“Euskara errazean” bilduma

fruit

Imanol Berriatuaren bidetik

Irakurketa erraza euskaraz ez da fenomeno berria, eta ez da Erroa argitaletxearekin jaio. Euskal idazle, fraide frantziskotar eta euskaltzaina izan zen Imanol Berriatua. Helduak euskalduntzeko metodologiarik egokiena lortzeko xedez lan handia egin zuen Berriatuak. Besteak beste, Hitz egin! euskara ikasteko liburua idatzi eta berak asmatu zuen euskaltegi hitza.

Literatura erraz hau behar-beharrezkoa da. Euskal Herrian bi milioi herritar euskaldundu behar ditugu, eta lagun horiei euskara erraza eman behar zaie, noski

Imanol Berriatua, 1981

Euskara ikasleentzako liburu sorta

Ezinbesteko tresna

Literatura jasoa eta landua beharrezkoa den moduan,ikasten ari denak bere ezagutza mailaren neurrira idatzitako testuak behar ditu. Euskal Herrian milaka pertsona ari dira euskara ikasten euskaltegi eta eskoletan. Beraientzat sortu dugu Euskara errazean bilduma, uneoro hiztegira begiratzen ibili gabe irakur daitezkeen irakurketa errazeko liburuak. Lehenengo sorta honetan lau liburu atera ditugu, zailtasun mailaren arabera sailkatuta: izar bat izango dute libururik errazenek, bost izar zailenek. Hemen dituzu liburuok, berrienetatik hasita:

Gure amaren sekretua

Holokaustoan egiazko gertaeretan oinarritua. Franciszka, bi familia judu eta alemaniar soldadua…

Gehiago irakurri →

Altzateko Jaunaren elezaharra

Kristautasunaren aurreko eta osteko gizarteak kontrajarriz, Barojak Euskal Herriaren irudi ederra egin zigun Altzatetik

Gehiago irakurri →

Kresala

Txomin Agirreren klasikoa gaurko moldeetara ekarrita, ilustrazio, argazki eta testu osagarriekin.

Gehiago irakurri →

Piztiak eta piztitzarrak

Britainiar umorearen perlak eta ironia finak Sakiren ipuin labur sortan

Gehiago irakurri →

Ehuneko ehun – %100

Hainbat kontu bitxi euskara errazean, adibide eta ilustrazioekin. Mintzarazteko gai aproposak, ulertzeko errazak

Gehiago irakurri →

Hego Itsasoetako ipuinak

Rober Louis Stevenson-en hiru ipuin klasiko, lurralde exotikoetara eramango gaituztenak

Gehiago irakurri →

Lurtarrak

Lurra ezagutzen ari den estralurtar batek gure planetatik berera bidalitako kronika bitxiak

Gehiago irakurri →

Maggie, kaleko neska bat

XIX. mendeko New York, bertan bizi zen neska gazte baten begietatik. Stephen Craneren klasikoa

Gehiago irakurri →