Altzateko Jaunaren elezaharra

Pio Barojak 1912an Itzea izeneko jauregia erosi zuen eta bertan bizi izan zen luzaroan. Itzea Bera udalerriko Altzate auzoan dago, idazleak elezahar hau kokatu zuen lekuan, hain zuzen ere. Bidasoa ibaiaren ondoko eskualde horretan lasai bizi ziren euskaldunak, Erdi Aroan kristautasuna heldu eta haien pentsaera eta bizimodua goitik behera aldatu zituen arte. Kristautasunaren aurreko eta osteko gizarteak elkarri kontrajarriz, Pio Baroja idazle donostiarrak Euskal Herri osoaren orduko irudi ederra egin zigun Altzate auzotik.

liburuaren barne antolaketa
  • Kapituluak: Liburua 1-4 orrialdeko 67 kapituluz osatuta dago.
  • Paragrafoak: gehienez ere, 6 lerroko paragrafoak.
  • Alboko hiztegia: irakurgai bakoitzaren alboan bertako zazpi hitz zailenen definizioak txertatu ditugu, euskara errazean emanak.

erakusgarria

Lantzeko materialak

Material gehigarria deskargatu ahal izango duzu laster hemen.

top

Ezaugarriak:

Egileak, saila eta maila

Izenburua: Altzateko Jaunaren elezaharra
Idazlea: Pío Baroja
Moldapena: Xabier Monasterio
Irudigilea: Willy Pradera
Bilduma: Euskara errazean
Maila: Gorengo maila (C1)

Ezaugarri teknikoak

Orrialde kopurua: guztira 147; testu nagusia: 125.
Irudiak: 81 ilustrazio.
Argitaratze data: 2014ko abendua
Argitaraldia: 1. argitaraldia.
ISBN: 978-84-939573-6-0
Lege gordailua: SS-1456-2014
Salneurria: 10 euro.

CC lizentzia

© Testuen eta ilustrazioen eskubide batzuk erreserbaturik lizentzia honen arabera.

map

Harremana duten orrialdeak