Beduino bat Karibe aldean – Ali Salem Iselmu

15,00 Zergak barne

SKU: Beduino bat Karibe aldean Kategoriak: ,

Deskribapena

 Ali Salem Iselmu saharar idazleak bere belaunaldiko saharar askok bizi izandakoa jaso du liburu honetan: Ihesaldia eta erbesteratzea, haurtzaro gogorra errefuxiatu kanpamenduetan, Kuban egonaldi luzea ikasle garain, basamortura itzulera eta ondorengo erbeste mugagabea Europan, zain, Mendebaldeko Saharak Marokoren okupazio bidegabea bizi duen era berean.Beduino bat Karibe aldean haur baten eta belaunaldi oso baten historia da, gerratik ihesi basamortuan ibilaldi luzeak eta bonbardaketak jasan behar izan zituena, bere gurasoengandik banatu behar izan zena eta, ozeanoa zeharkatuta, Kubaraino helduta bizitzaren atal berri bati hasiera eman behar izan ziona. Bertan, beste kultura ezagutu eta bertan hezi ahal izan zuten haur horiek, bertako gastronomia, musika eta fruta tropikalak ezagutu eta, aldi berean bertakoei euren kultura nomada eta beduinoaren berri eman ahal izan zuten.

Hemen Habanako malekoia, Santiagoko badia eta Sierra Maestrako mendiak ageri dira, baita Tiris aldeko Leyuad mendiak, Rio de Oroko penintsula eta Aaiun hiria ere. Leku horiek guztiak Kuban eta Mendebaldeko Saharan daude, baina liburu honen orrialdeetan hurbilago sentituko ditugu batzuk besteetatik. Beduino batek Karibe itsasoaren ur berde eta lasaiak ulertzen eta sentitzen jakin izan zuen bezala, ur putzu batek basamortuan duen sakonera ulertu zuen, bertan edan baitzuten bere arbasoen dromedarioek.

Nork bere bizipenak gogora ekartzen dituenean, literaturaren bidez bere alderdirik gizatiarrena isla dezake, sufrimenduaren eta injustiziaren aurrean konpromisoa hartzera bideratzen duen gizatasuna, sahararren errealitatearen ahanztura eta ikusgarritasun falta borrokatzera eramaten gaituena.

Idazleari buruz

ali-salem-aurpegiaAli Salem Iselmu 1970ean jaio zen Negyir haranean, Mendebaldeko Saharako kostaldearen eta barnealdeko Tiris eskualdearen artean. Saharar gehienek bezala, zortzi urte zituelarik, bere familiak Aljeriara ihes egin behar izan zuen. Geroztik, 1982an, Kubara bidali zuten eta han bizi izan zen hamalau urtez. Santiagon kazetaritza ikasketak egin ondoren, 1995. urtean Aljeriako iheslari kanpamentuetara itzuli zen.

Laster Saharako Irrati Nazionalean hasi zen gaztelaniazko albistegietan kazetari eta esatari lanak egiten. Aldi berean, hainbat antologiatan plazaratu zituen bere olerkiak.  Liburu honetaz gain, La música del siroco  olerki bilduma ere argitaratu du.

Egun Euskal Herrian bizi da eta itzultzaile dabil, testuak gaztelaniatik arabiera klasikora eta hassaniara aldatzen. Era berean, sarri askotan bere herriari buruzko artikuluak plazaratzen ditu Poemario por un Sahara Libre izeneko sorgunean eta hedabide idatzietan.

 

Egileak, saila eta maila

Izenburua: Beduino bat Karibe aldean
Idazlea: Ali Salem Iselmu
Jatorrizko izenburua: Un beduino en el Caribe
Itzulpena: Xabier Monasterio
Hitzaurrea: Jabi Zabala
Bilduma: Herrien mintzoa

CC LIZENTZIA

© Eskubide guztiak erreserbaturik.

Informazio gehigarria

Pisua 0.342 kg
Tamaina 1.5 × 14 × 21 cm
Azala

Azal biguna

Orrialde kopurua

212

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search