Ehuneko ehun %100 – Xabier Monasterio

10,00 Zergak barne

SKU: Ehuneko ehun Kategoriak: ,

Deskribapena

Liburu hau zuretzat idatzi dugu. Orain dela gutxi hasi zara euskara ikasten eta oraindik ez duzu libururik irakurri. Hauxe da, beharbada*,
zure lehen liburua euskaraz. Horregatik, liburu hau euskara errazean idatzita dago. Hemen ez duzu esaldi zailik aurkituko. Esaldi guztiak laburrak eta ulergarriak* dira. Aditzak ere oso errazak dira. Eguneroko aditzak dira guztiak, aditz arrunt* eta praktikoak. Eta hitzak ere oso errazak dira. Liburu hau idazteko, oinarrizko hiztegia erabili dugu, hau da, euskarazko hitz errazenak erabili ditugu. Horrela, zuk den-dena ulertuko duzu. Hitz zailenak, orrialde honetan bezala, alboko hiztegitxo batean azaldu* ditugu euskara errazean.

100 (ehun) zenbakia askotan agertzen da. Dena zenbaki horren inguruan antolatuta* dago. Ikusi nola

  • Liburuak 100 (ehun) orrialde dauzka
  • Orrialde horietan 100 (ehun) irakurgai idatzi ditugu, hau da, irakurgai bat orrialde bakoitzean
  • Irakurgai guztiak 100 (ehun) hitzetik beherakoak dira, hau da, 100 (ehun) hitz baino gutxiago dauzkate
  • Irakurgai bakoitzaren ondoan ahozko ariketa bat daukazu, lagunekin gai horretaz hitz egiteko

Beraz,* liburuan ahozko 100 (ehun) ariketa dauzkazu. Egia da, liburu hau euskara errazean idatzita dago, eta bertan askotan agertzen da 100 (ehun) zenbakia. Horrexegatik* deitu diogu «(%100) Ehuneko ehun euskara errazean»

Informazio gehigarria

Pisua 0.240 kg
Tamaina 0.8 × 17 × 24 cm

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Mezua bidaliguzu

Bidaliguzu mezua eta saiatuko gara ahal bezain laster erantzuten.

Not readable? Change text. captcha txt

Start typing and press Enter to search