Euskal Herria itsasoari begira dago,  eta itsasoak gure kostaldea ez ezik, bertako herrien bizimodua ere moldatu du urteen poderioz. Askoren ustez, Kresala eleberri hau garai bateko arrantzaleen munduari egindako argazki ederra da. Izan ere, ohitura literaturaren idealismoaz baliaturik eta maitasun istorio bat tartekaturik, Txomin Agirrek zehaztasun eta bizitasun handiz erakusten digu nola bizi ziren gure arrantzaleak XX. mendearen hasieran. Halaxe da, eleberri honi itsas haizearen kresal usaina dario alde guztietatik.

liburuaren barne antolaketa
  • Kapituluak: Liburua 3-4 orrialdeko 26 kapituluz osatuta dago. Kapitulu bakoitzaren amaieran arrantzari buruzko testu osagarri bat dago.
  • Paragrafoak: gehienez ere, 6 lerroko paragrafoak.
  • Alboko hiztegia: irakurgai bakoitzaren alboan bertako zazpi hitz zailenen definizioak txertatu ditugu, euskara errazean emanak.

erakusgarria

Lantzeko materialak

Material gehigarria deskargatu ahal izango duzu laster hemen.

top

Ezaugarriak:

Egileak, saila eta maila

Izenburua: Kresala
Idazlea: Txomin Agirre
Moldapena: Xabier Monasterio
Testu osagarriak: Iban Arantzamendi
Irudigilea: Willy Pradera
Bilduma: Euskara errazean
Maila: Gorengo maila (C1)

Ezaugarri teknikoak

Orrialde kopurua: guztira 112; testu nagusia: 89.
Irudiak: 34 argazki, 25 ilustrazio.
Argitaratze data: 2013ko azaroa.
Argitaraldia: 1. argitaraldia.
ISBN: 978-84-939573-6-0
Lege gordailua: SS-1664-2013
Salneurria: 10 euro.

CC lizentzia

© Testuen eta ilustrazioen eskubide batzuk erreserbaturik lizentzia honen arabera.

map

Harremana duten orrialdeak