Maggie, kaleko neska bat

Jende askoren ustez, New York hiria amerikar sistemaren ikur nagusia da. Hori da, behintzat, zinemak zabaldu duen irudia. Nolakoa zen, ordea, XIX. mendearen amaieran, Manhattan, Bronx, Queens, Brooklyn eta Staten Island
herriak New York izeneko hiri handia sortzeko batu zirenean? Maggie neska gaztearen eta bere senide eta adiskideen istorioen bidez, garai hartako errealitate gordinera hurbiltzen gaitu Stephen Crane idazleak, orduan ere, zinemako irudiak gorabehera, herritar gehienak galtzaile atera zirela erakusteko.

liburuaren barne antolaketa
  • Orrialdeak bi zutabetan banatuta: zutabe zabal batean, testu nagusia, zutabe estu batean, testu nagusiaren testuingurua argitzen duten testu osagarriak.
  • Kapituluak: 6-7 orrialdeko 19 kapitulu
  • Paragrafoak: gehienez ere, 6 lerroko paragrafoak
  • Definizioak: alboetan orrialde bakoitzeko lauzpabost hitzen definizioak, euskara errazean emanak
  • Argazkiak: liburuan azaltzen diren gaia eta garaia hobeto ulertzen laguntzen duten 100 bat argazki

map

Lantzeko materialak

Material gehigarria deskargatu ahal izango duzu hemen (PDF).

top

Ezaugarriak:

Egileak, saila eta maila

Izenburua: Maggie, kaleko neska bat
Idazlea: Stephen Crane
Moldatzailea: Xabier Monasterio
Irudigilea: Aitziber akerreta
Bilduma: Euskara errazean
Maila: Goiko maila (B2)

Ezaugarri teknikoak

Orrialde kopurua: guztira 128; testu nagusia: 112.
Argitaratze data: 2011ko azaroa.
Argitaraldia: 1. argitaraldia.
ISBN: 978-84-939573-0-8
Lege gordailua: BI-3039/2011
Salneurria: 10 euro.

CC lizentzia

© Testuen eta ilustrazioen eskubide batzuk erreserbaturik lizentzia honen arabera.

map

Harremana duten orrialdeak