Piztiak eta piztitzarrak

Liburu honetan umorearen eta ironiaren maisu baten ipuin laburrak aurkituko dituzu. Hector Hugh Munro zeukan izena, eta Saki, ezizena. Sakik ipuin asko idatzi zuen eta guztietan umore ingelesaren perla ederrak utzi zituen. Ipuin hauetan Sakik hankaz gora jarri zuen Viktoria erreginaren denborako britainiar gizartea. Tom Sharpe idazleak hauxe idatzi zuen Sakiri buruz: «Sakiren ipuin bat irakurtzen hasten zara eta beti amaitzen duzu. Ipuin hori irakurri ondoren, beste bat nahi duzu. Eta guztiak irakurri ondoren, ez dituzu inoiz ahazten». Gure ustez, zuri ere gauza bera gertatuko zaizu.

liburuaren barne antolaketa
  • Kapituluak: Bospasei orrialdeko hamar ipuinek osatzen dute liburua. Ipuin bakoitzaren ostean, bertan agertu den Britainia Handiari buruzko gai bat azaltzen zaio irakurleari.
  • Ahozko ariketak: irakurgaiaren amaieran, gaiaz hizketan jarraitzeko aukera ematen duten hiru ahozko ariketa ageri dira.
  • Paragrafoak: gehienez ere, 6 lerroko paragrafoak.
  • Alboko hiztegia: irakurgai bakoitzaren alboan bertako zazpi hitz zailenen definizioak txertatu ditugu, euskara errazean emanak.

erakusgarria

Lantzeko materialak

Material gehigarria deskargatu ahal izango duzu hemen laster.

top

Ezaugarriak:

Egileak, saila eta maila

Izenburua: Piztiak eta Piztitzarrak
Idazlea: Saki (Hector Hugh Munro)
Egokitzapena: Xabier Monasterio
Irudigilea: Willy Pradera
Bilduma: Euskara errazean
Maila: Beheko maila (A2)

Ezaugarri teknikoak

Orrialde kopurua: guztira 100.
Irudiak: 10 argazki, 25 ilustrazio.
Argitaratze data: 2013ko azaroa.
Argitaraldia: 1. argitaraldia.
ISBN: 978-84-939573-4-6
Lege gordailua: SS-1665-2013
Salneurria: 10 euro.

CC lizentzia

© Testuen eta ilustrazioen eskubide batzuk erreserbaturik lizentzia honen arabera.

map

Harremana duten orrialdeak